JUBENILAK

December 12, 2005

Izugarrizko aukera galdu zuten jubenilak Eibarren sailkapenean aurrera egiteko. 3-3 amaitu zen partidua. Epailearen jokabidea zerikusi handia eduki zuen markagailuan, eibartarren azken golean hain zuzen, 6 minutu luzatu baitzuen eta gainera azken minutuan sartu zuten epaileak besapetik atera zuen korner batez. Ordizikoen golak 2 Jon Usabiagak eta 1 Jon Urteagak sartu zituzten.

JUBENILAK

December 8, 2005

Gabonetako atsedenaldia baino lehen dituzten azken 2 partiduak oso garrantzitsuak dira, lehengo postua lortzeko baliagarria izan daitezke. Teoriaz irabazi egin beharko zituzten, sailkapenean Eibartarrak eta Zumaiako atzetik dauzkatelako, baina ez da horretan pentsatu behar. Ez da erreza izango, baina lortuko dute.

NESKAK

November 22, 2005

Pasa den asteburuan, Ordiziako neskak 0-2 irabazi zuten Bergararen aurka. Nire ustez gol gehiago sartu behar zizkien Bergarakoei baino kanpoan zela eta bidaia luzea egin ondoren ziurrenik, norbait zorabiatu egingo zela autobusean eta partidua erdi zorabiatuta jokatu zuen … jajaja
Aipatu beharra dago, AMAIA ETXEBERRIAK partiduko gol guztiak sartu zituela.
Horrela segi, ZORIONAK!!!!

KADETEAK

November 2, 2005

Jokalariak edukitzen duten helburua partidu guztietan, irabaztea da. Baina errealaren aurka jolastean puntuatzea da helburua eta ala egin zuten,1-1. Beraz, lan ona burutu zuten kadeteek.
Esnaolak sartu zuen gola, galtzen hari zirelarik.

NESKAK

November 1, 2005

Asteburu honetan ez zaie guzak ondo atera Ordiziako neskei, Beasainen aurka 0-3 galdu baitzuten. Nahiz eta hasieran partidua oso berdindua izan 3 gol sartu zizkieten.

PREFERENTE

October 31, 2005

Ezin hobeto jokatu zuen partidua Ordiziak. Asteburuan jokatu zuen Zarautzen eta 0-1 irabazi zion Zarautzi.
90 minutuak egon ziren partiduaren jaun eta jabe baina ez zen iritsi gola Ordiziaren gola 94. minutua harte Iboni egindako penaltiaren ondorioz Sergiok bidali zuen baloia sareetara.
Lehenengoak doaz baina datorren partidua Real Unionen (bigarrenak sailkapenenan) aurka dauka, hau bai jardunaldi interesgarria. Ordiaziak irabazi ezkero atzean utziko du bigarrena baina horrela ez bada Real Union izango da lehen postuan.

NESKAK

October 25, 2005

OE,OE,OE,OE,OE… 2. partidu jarraian lortu dute garaipena Ordiziako neskak asteburu hontan Orioren aurka jokatu zuten eta 3-2 irabazi zuten. 2 gol sartu zituen Amaia Etxeberriak eta bestea Oihanek.
Jendea animatzen dut partidu hauetara joateko ez baitzarete imaginatu ere egiten nola jolasten duten neska hauek, BIKAIN JOLASTEN DUTE.
OSO ONDO NESKAK!!!!!!!! HORRELA SEGI.

KADETEAK

Kadeteak oso partdidu zaila izan zuten Oñatiren aurka, nahiz eta Ordizia lehen gola sartu, Oñatik ondoren 3 sartu zizkion Ordiziari 3-1 amaituz. Ala ere bikain doaz sailkapenenan (6.enak), hau oso maila zaila baita.

JUBENILAK

Partidu bikaina burutu zuten Juvenilak beraien lana, hau da, partidua irabazte eta nola gainera 6-1 irabazi zion Urolari. Lehengo minutuan ikusi zen nor zen eta izango zen nagusi partiduan lehengo gola sartuz Ordiziak. Lehenengo zatian iada 3 sartu zituzten, 2 Jon Usabiagak eta bestea Iñigo Sevillak, bigarrengo ere beste 3, Sevillak 2 gol sartuz eta Jonanderrek bestea.
Aipagarria da Sevillaren “hack trick”a. Partidu honen ondoren 2.enak doaz 3.enarekin berdindurik.

PREFERENTE

Ezin hobeto jokatu dute asteburu hontan Ordiziako Preferente taldeak, lehenengo postuan jarraitzen du 2-0 irabazi ondoren.
Lehenengo zatia ez zen ezer berezirik ikusi baina bigarren zatian hasi zen Ordiziaren presioa eta gogo izugarriak gola sartzeko eta horrela gertatu zen. Sergiok lehenengo gola sartu zuen penaltiz eta amaitzeko Irastorzak sartu zuen.
Sailkapena eta beste taldeen emaitzak ikusteko klikatu hemen.