PREFERENTE

October 31, 2005

Ezin hobeto jokatu zuen partidua Ordiziak. Asteburuan jokatu zuen Zarautzen eta 0-1 irabazi zion Zarautzi.
90 minutuak egon ziren partiduaren jaun eta jabe baina ez zen iritsi gola Ordiziaren gola 94. minutua harte Iboni egindako penaltiaren ondorioz Sergiok bidali zuen baloia sareetara.
Lehenengoak doaz baina datorren partidua Real Unionen (bigarrenak sailkapenenan) aurka dauka, hau bai jardunaldi interesgarria. Ordiaziak irabazi ezkero atzean utziko du bigarrena baina horrela ez bada Real Union izango da lehen postuan.

NESKAK

October 25, 2005

OE,OE,OE,OE,OE… 2. partidu jarraian lortu dute garaipena Ordiziako neskak asteburu hontan Orioren aurka jokatu zuten eta 3-2 irabazi zuten. 2 gol sartu zituen Amaia Etxeberriak eta bestea Oihanek.
Jendea animatzen dut partidu hauetara joateko ez baitzarete imaginatu ere egiten nola jolasten duten neska hauek, BIKAIN JOLASTEN DUTE.
OSO ONDO NESKAK!!!!!!!! HORRELA SEGI.

KADETEAK

Kadeteak oso partdidu zaila izan zuten Oñatiren aurka, nahiz eta Ordizia lehen gola sartu, Oñatik ondoren 3 sartu zizkion Ordiziari 3-1 amaituz. Ala ere bikain doaz sailkapenenan (6.enak), hau oso maila zaila baita.

JUBENILAK

Partidu bikaina burutu zuten Juvenilak beraien lana, hau da, partidua irabazte eta nola gainera 6-1 irabazi zion Urolari. Lehengo minutuan ikusi zen nor zen eta izango zen nagusi partiduan lehengo gola sartuz Ordiziak. Lehenengo zatian iada 3 sartu zituzten, 2 Jon Usabiagak eta bestea Iñigo Sevillak, bigarrengo ere beste 3, Sevillak 2 gol sartuz eta Jonanderrek bestea.
Aipagarria da Sevillaren “hack trick”a. Partidu honen ondoren 2.enak doaz 3.enarekin berdindurik.

PREFERENTE

Ezin hobeto jokatu dute asteburu hontan Ordiziako Preferente taldeak, lehenengo postuan jarraitzen du 2-0 irabazi ondoren.
Lehenengo zatia ez zen ezer berezirik ikusi baina bigarren zatian hasi zen Ordiziaren presioa eta gogo izugarriak gola sartzeko eta horrela gertatu zen. Sergiok lehenengo gola sartu zuen penaltiz eta amaitzeko Irastorzak sartu zuen.
Sailkapena eta beste taldeen emaitzak ikusteko klikatu hemen.

PREFERENTE

October 13, 2005

Atzo (asteazkena) jokatu zuten 7.jardunaldia Altamira futbol zelaian, Hondarribiaren aurka eta ezer asko egin gabe 3 gol sartu zizkion Hondarribiari.

Lehenengo zatiaren 32.minutuan iritsi zen lehen gola Alainek sartu zuena buruz, bigarrena, bigarren zatiko 10.minutuan sekulako gol bikaina sartu zuen faltaz Sergiok eta bukatzeko 90.minutuan zelaira irten berria zen Etxeberriak sartu zuen.

Sailkapenean 2.postuan irauten du Real Unionek ere irabazi egin baitzuen.

Datorren partidua Trintxerperen aurka izango da arratsaldeko 5etan.

ERREGIONALAK

Ordiziak atzo (asteazkena) partidu bat jokatu zuen intxurreren aurka eta 3-1 irabazi zion errez.

Nahiz eta epaile txarra izan eta nahi zuena adierazi Egurenek, Edortak (penaltiz) eta Alexek lortu zituzten golak.

Garaipen honengatik 2.enak jartzea lortu dute (partidu bat gehiagorekin).

Datorren partidua, Amarozen aurka izango dute Tolosan 16:30.

NESKAK

October 11, 2005

Ordiziako neskak ohitura ez galtzeko, 5-2 galdu zuten azken partidua Mutrikuren aurka jolastu duten partidu guztiak bezala , baina emaitzei ez zaie begiratu behar neska hauek hasi berriak direlako modalitate honetan. Laister hasiko dira gol ugari sartzen jokalari bikainak baitaude.

Iadanik 3 gol sartu ditu taldeko “pitxitxiak”,hau da, Amaia Etxeberriak, eta azken biak pasa den larunbatean sartu zituen. Ez naiz imaginatu ere egin nahi liga bukatzerakoan “pitxitxiaren” gol kopurua, PUFFFF…

ANIMO NESKAK!!!!!!!!!!!

INFANTIL

Larunbata goizean jokatu zuten seguran Zarautzen aurka, anexo zelaian obrak direla eta.

Lehenengo zatitik ikusten zen nor zen nagusi zelaian, hori dela eta, Ordiziak 4 gol sartu zizkion Zarautzi: Joanesek egindako “hack trick”a eta Aranzegik sartutako golak K.O utzi zuten Zarautzeko jokalariei eta ezin izan zuten horri aurre egin, Ordiziak 3 puntutxoak sakelean gordez.

KADETE

Ordiziarrak kanpoan jolastu zuten kostkasen aurka eta beraien lana ondo burutu zuten 1-2 irabaziz.

Lehenengo zatian sartu zituzten gol guztiak, Beñat Iruinek sekulako gola sartu zuen falta baten bitartez eta Esnaolak aldiz, baloiarekin topatu zen retxaze baten ondorioz eta bigarrena sartu zuen

Datorren partidua, asteburuan izango da, Lagun onak taldearen aurka jokatuko dute.