NESKAK

October 11, 2005

Ordiziako neskak ohitura ez galtzeko, 5-2 galdu zuten azken partidua Mutrikuren aurka jolastu duten partidu guztiak bezala , baina emaitzei ez zaie begiratu behar neska hauek hasi berriak direlako modalitate honetan. Laister hasiko dira gol ugari sartzen jokalari bikainak baitaude.

Iadanik 3 gol sartu ditu taldeko “pitxitxiak”,hau da, Amaia Etxeberriak, eta azken biak pasa den larunbatean sartu zituen. Ez naiz imaginatu ere egin nahi liga bukatzerakoan “pitxitxiaren” gol kopurua, PUFFFF…

ANIMO NESKAK!!!!!!!!!!!

INFANTIL

Larunbata goizean jokatu zuten seguran Zarautzen aurka, anexo zelaian obrak direla eta.

Lehenengo zatitik ikusten zen nor zen nagusi zelaian, hori dela eta, Ordiziak 4 gol sartu zizkion Zarautzi: Joanesek egindako “hack trick”a eta Aranzegik sartutako golak K.O utzi zuten Zarautzeko jokalariei eta ezin izan zuten horri aurre egin, Ordiziak 3 puntutxoak sakelean gordez.

KADETE

Ordiziarrak kanpoan jolastu zuten kostkasen aurka eta beraien lana ondo burutu zuten 1-2 irabaziz.

Lehenengo zatian sartu zituzten gol guztiak, Beñat Iruinek sekulako gola sartu zuen falta baten bitartez eta Esnaolak aldiz, baloiarekin topatu zen retxaze baten ondorioz eta bigarrena sartu zuen

Datorren partidua, asteburuan izango da, Lagun onak taldearen aurka jokatuko dute.

JUBENILAK

Ordizian jokatu zuten Bergararen aurka eta 3-0 bukatu zen lehia.

Ordiziakoek izan ziren nagusi partidu osoan, Bergarakoek baloiaren atzetik zebiltzaten denbora guztian neka-neka eginda.

Nahiz eta, jokoz kanpo (nahiko eztabaidagarria) adierazi Agirrek sartutako golean, Iñigo Usabiagak lehenengo gola sartu zuen penaltiz, ondoren Jon Usabiagak eta amaitzeko Sevillak.

Aipatu beharra dago Josuren estreinaldia Gazteen mailan.

ERREGIONALA

Larunbata arratsaldean jokatu zuten Axularren aurka.

Partidua nahiko paretsu egon zen, baina jokaldi batean ordiziako jokalari bati penalti egin eta Edortak sareetara bidali zuen markagailuan aurre hartuz eta inorrek uste ez zuen momentuan Axularrek 4 minutu partidua amaitzeko gelditzen zirenean banakoa sartu zuten.

Asteazkenean jokatuko dute Intxurreren aurka, norbait joateko asmoa badu 4:30 izango da Alegin.

PREFERENTE

Larunbatean jokatu zuten Anaitasunaren aurka eta 0-1 galdu zuten. Berez bana egin zuten, ordiziak gola sartu baitzuen, linierraren ikuspuntutik eskuarekin kontrolatu zuen. Ondorioz, epaileak ez zuen gola ontzat eman. (Bazirudien linierrak betaurrekoak aldagelan utzi zituela, jokalariak ez baitzuen eskuarekin kontrolatu).

Partidua ez zeukan nagusirik, bi taldeek eduki zituzten aukera paretsuak.

Denek uste zuten puntu bat lortuko zutela bi taldeek, baina 91.minutuan irtitsi zen Anaitasunaren gola.

Asteazkenean, Altamira futbol zelaian Hondarribitarrak etorriko dira Ordiziaren aurka jokatzera. Ikustera nahi duzuenak joan, 4:30 izango da partidua.

Igandea, 2005.eko Urriak 9