PREFERENTE
October 11, 2005Larunbatean jokatu zuten Anaitasunaren aurka eta 0-1 galdu zuten. Berez bana egin zuten, ordiziak gola sartu baitzuen, linierraren ikuspuntutik eskuarekin kontrolatu zuen. Ondorioz, epaileak ez zuen gola ontzat eman. (Bazirudien linierrak betaurrekoak aldagelan utzi zituela, jokalariak ez baitzuen eskuarekin kontrolatu).
Partidua ez zeukan nagusirik, bi taldeek eduki zituzten aukera paretsuak.
Denek uste zuten puntu bat lortuko zutela bi taldeek, baina 91.minutuan irtitsi zen Anaitasunaren gola.
Asteazkenean, Altamira futbol zelaian Hondarribitarrak etorriko dira Ordiziaren aurka jokatzera. Ikustera nahi duzuenak joan, 4:30 izango da partidua.
Igandea, 2005.eko Urriak 9

kaixoo!!!
Asko poztu nau web orrialdea martxan delako. Arrankatzea kosta zaizun arren zaiana eginda duzu. Orain pixkanaka artikuluak publikatu eta jendeak web-a nola bixitatzen duen begiratu.
Comment by Alaitz — October 11, 2005 @ 1925
Beno, zorionak blog hau martxan jartzeagatik. Orain ez dut arazorik izango Ordiziako Futboleko taldeen berri izateko. Dena den, ahal baduzu, argazki batzuk sartu. Jokalariak ezagutu nahiko nituzke, partiduetan ateratako argazkiak, betaurrekoak ahaztu zituen linier horren argazkia, jokalari bikaina eta nire ikaslea (nirekin ez zuen asko ikasiko) izan zen Amaia Etxeberriaren argazkia….
Gainera, argazki batzuk jarrita blog hau “jantzi” egingo zenuke. Hala ere, zorionak eta poliki-poliki joango zara hau osatzen. ANIMO ETA AUPA ORDIZIA!!!!!
Comment by Magic — October 11, 2005 @ 2037